XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bizitza Gregorio Arruabarrena Rezola, Gregorio Arrue izenez ezagunagoa dena, 1811. urtean jaio zen Hernanin.

Gaztaroan, 1829an Arantzazuko frantziskotarren etxera joan zen fraile izateko asmoz, baina bere osasun ahulagatik ezin izan zuen bere gogoa bete, 1831an bidali bait zuten.

Handik Zarautzera aldatu zen bizitzera, maixu ikasketak egin eta irakaskuntzan eman zuen bere bizitza.

Hala ere, irakaskuntzari denbora eta lan asko eskeini bazion ere euskararen arloan lortu zuen ospea.

1890ean hil zen Zarautzen.

Idazlana Lehen esan dugun bezala, Arrue euskararen arloan egindako lanagatik ezagutzen dugu gaur egun. Ez dakigu, ordea, noiz hasi zen euskara lantzen.

Batzuren ustez, maixu ikasketak amaitu ondoren hasi omen zen.

Bera izango da, ogibidez, lehen euskal itzultzailea.

Bitartean asko izan ziren bere lanak beste hizkuntzetako liburuak itzuliz osatu zituztenak; baina inork ez zuen izan, ziur asko, Arruek adinako eskaera.

Honetaz gain, egindako itzulpenak ordaindu egiten zizkioten eta Arocenak dioenez si no espléndidamente, con cierta eficacia remunerativa que aun hoy parecería aceptable 1 Arocena, Fausto: , 1948. Aipamen hauek zenbaki berberaz earriko dira artikulu osoan.

Beraz, hona hemen lehen euskal itzultzaile profesionala.

Horregatik, bere lanaren zatirik haundiena itzulpenak izango dira eta hauetan erlijio gaietakoak nagusi badira, baditu bestelakoak ere.

Dena den, ez da dena itzulpena izango; azter dezagun bada, bere idazlana gertuagotik; horretarako hiru multzo bereziko ditugu: a) Batetik, itzulpenak ditugu.

Gorago esan dugun bezala, hauek dira bere lanaren zati garrantzitsuena.

Gehienak erlijioa dute gai nagusi bezala, adibidez: (...).